Saltar a los contenidos

Azpiegituren garapena

1992az geroztik, badia handitzeko obrak hasi zirenetik, Bilboko Portuko Agintaritzak 500 milioi euro inbertitu ditu itsasoari bi milioi metro koadro lur eta porturatzeko 3 km kai irabazteko.

A1 Kaia

Handitzearen lehen fasean 6 km²-ko dartsena sortu zuten, 3 km-ko dikeak babesten zuela, 3 lerrokadurarekin eta 1.400 metroko kontradike zuzen batekin. Babes-obra horiez gain, 850 metroko kai bat ere egokitu zen, kontradikearen paraleloan, 21 metroko sakonerarekin eta 425.000 metro koadroko azalerarekin. Obrak 1998an bukatu ziren.

A2 Kaia

A2 Kaiak 267.480 m²-ko azalera dauka, 750 metroko amarra-lekua eta 20 metroko sakonera; inbertsioa, berriz, 24,48 miloi eurokoa izan zen. 2003ko urtarrilean bukatu zuten.

Punta Sollana kaia

Industria-lurraren eskaera zela-eta eraiki zuten kai hau —387 metro luze, 20 metro sakon— 250.000 m²-ko azalera erabili ahal izateko. Obrak 2002ko irailean bukatu ziren.

A3 Kaia

Kai hau handitze-lanen bigarren fasean sartzen da. 270.000 metro koadroko azalera dauka, 910 metroko amarra-lekua eta 20 metroko sakonera. Obrak 2004ko apirilean bukatu ziren.

AZ1 Kaia

AZ1 Kaia 800 metro luze da, 21 metroko sakonera du, eta 200.000 metro koadroko azalera. 2005ko urrian bukatu zuten.

AZ3 Kaia

Zierbenako dikearen abiapuntuan dago, 560 metro luze da eta 20 metroko sakonera du. Itsasoari 240.000 metro koadroko azalera irabaziko zaio.

AZ2 Kaia

AZ2 Kaia 654 metro luze da, 21 metroko sakonera du, eta 293.000 metro koadroko azalera. Obrak 2011ko ekainean bukatu ziren.

Kohesio Funtsak

Europako Erkidegoko Batzordeak 2002 eta 2003an A3 eta AZ1 kaiei Kohesio Funtsen laguntzak ematea onetsi zuen. Laguntza horiek proiektu hauen inbertsioen % 51,95 eta % 34,57 dira, hurrenez hurren, hau da, 17.781 eta 16.777 mila euro.

Feder Funtsak

Handitzearen lehen fasea Eskualde Garapeneko Europako Funtsak diruz laguntzen du 37.623 mila eurorekin. Horrez gain, Zierbenan 150.000 m²-ko industria-lurra sortzeko 4.799 mila euro erabilidira, egindako inbertsioaren % 50.