Kalitatea, prebentzioa eta Ingurumena
Kalitate, prebentzio eta ingurumen politika
POLITIKA
BILBOKO PORTU AGINTARITZAK erakundearen barneko
jarduera garrantzitsutzat
hartzen du Kalitatearen, Prebentzioaren eta Ingurumenaren Kudeaketa, eta honela ulertzen ditu:
-
Bezeroen eta erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak uneoro betetzea.
-
Langileek eta parte hartzen duten zatiek lan-eremuan osasuna eta segurtasuna babesteko duten eskubidea aitortzea.
-
Erakundearen jardueratik eta zerbitzuetatik eratorritako alderdietatik ingurumenean inpaktu negatiboa izan dezaketenak modu egokian kontrolatzea.
KONPROMISOAK
SISTEMATIZAZIOA
-
Jardueraren ziklo osoan zehar, planifikazio, ezarpen, ikuskapen eta etengabeko hobekuntzarako ekimenak sistematizatzea, hauek lortzeko:
- Bezeroei, erabiltzaileei eta hirugarrenei emandako zerbitzuen Kalitatea.
- Lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa optimoa.
- Ingurumenaren babesa, haien jardueren eremuan.
- Jardueran parte hartzen duten beste aldeekin koordinazioa eta kooperazioa.
-
Lege-eskakizunak, indarrean dauden araudiak edo bestelako betekizunak era sistematikoan identifikatzea eta eguneratzea, zerbitzuen eta jardueren kalitate-, prebentzio- eta ingurumen-konpromisoak ezartzeko oinarrizko irizpide gisa.
ETENGABEKO HOBEKUNTZA:
-
Bezeroen, erabiltzaileen eta hirugarrenen beharrak eta itxaropenak betetzea. Behar horiek jakiteko, bide hauek erabiliko dira: zuzeneko kontaktua, haien pertzepzioak ezagutzeko eta asebetetzea ebaluatzeko balio duten azterketak, eta haiekin lortutako eta ezarritako hitzarmen eta baldintzak betetzea.
-
Kalitatearen, Prebentzioaren eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratuaren betebeharrak era objektiboan definitzea zehaztapenetan, eta horiek dagokion moduan eta era osatuan eskuragarri izatea lan-zentroek eta langilek.
-
Eragina pairatuko duen funtzio eta maila bakoitzerako helburuak eta ekimenak ezartzea, dokumentatzea eta berrikustea, gutxienez, urtean behin.
-
Langileen trebakuntzarako urteko planak egitea, ezagutza eguneratuta izanez eta hobetuz; hala, Kalitatea, Lan-arriskuen prebentzioa eta Ingurumen-alderdi nabarmenen kontrola bermatzeko, dagozkien hobekuntza teknikoak eta sistemenak sartuta.
LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOA
-
Prebentzio-ekintzak planifikatzea, arriskuak identifikatuz eta ebaluatuz, horiek erauzteko edo murrizteko. Langileek informazio eguneratua izatea eta neurri prebentiboen diseinuan, bereganatzean eta betetzean haien parte hartzea sustatzea.
-
Lan-arriskuen prebentzioa jarduera eta erabaki guztietan sartzea, bai prozesu teknikoetan eta lanaren antolamenduan, bai hura maila hierarkiko guztietan garatzen den kondizioetan ere. Segurtasun integratuaren printzipioaren arabera egingo da.
INGURUMENA
-
Haien jardueretatik eta zerbitzuetatik eratorritako ingurumen-alderdiak, baita, halaber, eragina izan dezaketen bestelako alderdiak identifikatzea, horiek murrizteko eta kontrolatzeko neurriak hartuta.
GARDENTASUNA
-
Kalitate, prebentzio eta ingurumen-politika langileen, bezeroen, erabiltzaileen, hirugarrenen, Administrazioen eta, oro har, publikoaren eskura jartzea.
Konpromiso horiek lortu eta horiei eusteko, BILBOKO PORTU AGINTARITZAK arau hauetan ezarritako kudeaketa-ereduak bereganatu ditu: UNE-EN-ISO 9001, OSHAS 18001 eta UNE-EN-ISO 14001, horien azken berrikuspenaren arabera, eta Kudeaketa Sistema Integratu bat diseinatu eta ezarri du eremu hauetan:
KALITATEAREN KUDEAKETA:
“Portuko zirkulazioaren, bai itsasokoaren bai lurrekoaren, ordenamendua, koordinazioa eta kontrola, eta portuko oinarrizko zerbitzuei lotutako operazioen koordinazioa eta kontrola.
Kontzesioen eta baimenen kudeaketa.
Ekipamendu eta instalazio propioen kontserbazioaren kudeaketa.
Erosketen eta kontratazioen kudeaketa.
Itsas nabigaziorako laguntza-sistemaren kudeaketa”.
LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOAREN KUDEAKETA:
“Prebentzioaren eta Lan-osasunaren kudeaketa jarduera guztietan”.
INGURUMEN-KUDEAKETA:
“Bilboko bulego zentraletan eta Zorrotza, Santurtzi, Punta Ceballos, Punta Sollana eta Punta Lucero jarduera-portuetan sortutako kontaminazioa kontrolatzea eta murriztea, dagozkien jarduera- eta eskuduntza-eremuetan”.
Informazio gehiago