
Bilbaoko Itsasadarra Birsortzeko lehenengo fasea, itsasadarreko goiko eremua eta haren lau ibaiadarrak barne: 18,5 milioi euro. Proiektu hau Bilbaoko Portu Agintaritzak landu eta aurkeztu zuen 1998ko uztailean, Europako Batzordearen aurrean, eta haren Kohesio Funtsak finantza zezan eskatu zuen. Eskaera Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren bidez egin zen. Europako Batasunak onartu egin zuen eta lanen %85-a ordaintzea adostu zuen.
Abra Kanpoaldean Bilboko Portua zabaltzeko bigarren fasea aurrera eraman ahal izateko, lehenik, A3 kaia eta AZ1 kaia eraiki behar izan ziren. Bi proiektu horiek gauzatzeko 82,7 milioi euroko inbertsioa aurreikusi zen. Kopuru altua zen hori, lanak egiteko Portuak aurreikusita zituen baliabideekin alderatuz gero. Proiektu bien finantza eta ekonomia azterketa egin, eta ikusi zen, Kohesio Funtsak proiektuak finantzatzen bazituen, Portuko finantza orekatuagoa izango zela.
2002ko abenduaren 16an, Europako Batzordeak Kohesio Funtsetik Zabalkuntzako 3. Kaiari diru-laguntza ematea onartu zuen, 2000-2006 programaren barruan. Diru-laguntza hori aurreikusitako inbertsioaren (34,2 milioi euroren) %51,95 izan zen, 17,8 milioi euro, hain zuzen.
Europako Batzordeak, 2003ko urriren 31n, AZ1 kaiari Kohesio Funtsaren diru-laguntza ematea onartu zuen. Diru-laguntza hori aurreikusitako inbertsioaren (48,5 milioi euroren)%34,57 izan zen, 16,7 milioi euro, hain zuzen.
Lehengo fasean 240 milioi euro inbertitu ziren. Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak, 4. Ardatzean (garraio-sareen garapenari buruzkoan) zehaztuta, 37,62 euro eman zituen.
Aurrekontua guztira: 9.6 milioi euro. Horietatik 4,81 milioi FEDER Funtsenak dira, 1go Ardatzak, industria-lurzorua sortzeari buruzkoak zehaztuta.