Bilboko Portuko Logotipoa

Lanak

1992. urtean Abra kanpoaldea zabaltzeko lanak hasi zirenetik, Portu Agintaritzak 500 milioi euro inguru inbertitu ditu itsasoari bi milioi metro koadro hartzeko. Hiru kilometrotako dikea, kilometro eta erdiko kontradikea eta bost kai eraiki dira.

Azpiegiturarik garrantzitsuenak

A1 kaia

Zabalkuntzako lehenengo faseko lanetan, batez ere, 5 km2 baino gehiagoko azalera duen babestutako nasa handi bat eraiki zen. Horretarako, Zierbenatik hasten den 3.150 metroko dike bat, hiru lerrotan etena, eta Santurtziko olatu-hormako muturretik abiatzen den kontradike zuzen bat sortu behar izan ziren. Babesteko lan horiez gain, nasaren barrualdean 850 metro luze den kai bat eraiki zen, kontradikearekiko zut, 21 metroko sakonerarekin eta 425.000 m2-ko azalerarekin. A1 kaian Abra Terminales Marítimas – ATM, S.A. enpresak kudeatzen duen kontainerren terminal bat dago.

A2 kaia

2. kaiak, 2001. urtean amaitu zenak, 267.480 m2-ko azalera, 750 metroko atrakaleku lerroa eta 20 metroko sakonera ditu. 24,48 milioi euroko inbertsioa egin zen. Bilboko Portuko bi kontainerren terminaletatik bat dago, Terminales Marítimas de Bilbao (TMB) enpresak kudeatzen duena.

Punta Sollanako kaia

Industria Portua deitzen zaion lekuan, Zierbena eta Punta Lucero artean, Portu Agintaritzak 250.000 m2 eta 387 m-ko atrakaleku-lerroa dituen kaia eraiki du, industria instalazioetarako. Kai honetan 15,03 milioi euroko inbertsioa egin behar izan zen, horietatik 4,81 milioi Fondos FEDESenak dira (1go ardatza, industria zoruaren sorrera). Gune horretan, honako hau egiten da jada: labe garaiko zepa pikortsua ehotzen da, haziak xehatzen dira eta olioak fintzen dira, eta coke lantegi bat dago. Halaber, bioetanol eta biodiesel lantegiak sortzeko asmoa dago.

A3 kaia

Kai honek 270.000 metro koadroko azalera, 910 metroko atrakaleku-lerroa eta 20 metroko sakonera ditu. 31 milioi euro inbertitu ziren guztira. Kopuru horren %52a Europar Batasuneko Kohesio Funtsak finantzatu zuen. A3 kaian distantzia laburreko itsasoko garraioko Roll-on Roll-off trafikoak egiten dira.

AZ1kaia

Kaiak 800 metroko luzera, 21 metroko sakonera eta 200.000 m2-ko azalera ditu. Lanek 45 milioiko aurrekontuarekin, Kohesio Funtsaren %35eko laguntza jaso dute. Lehenengo partzela esleitu da. 18.400 m2-ko zatia da eta sulfato sodiko lantegi bat eraikitzeko da.

Instalazio osagarriak

Tren-terminala

Sustapen Ministerioak 2002ko martxoaren 21ean bi instalazio berri inauguratu zituen salgaiak trenez garraiatzeko: TECO terminal bat eta trenak azkarrago osatzeko aukera ematen duen sailkapen geltoki bat. Hori dela eta, salgaiak trenez eta itsasoz garraiatzeko bi moduak aldatzeko eragiketa hobetu egin da.

Lanak 21,64 milioi euro kostatu ziren. Azpiegitura berria 164.423 m2-ko partzela batean egin zen eta 8 bidek osatzen dute, 450 eta 650 metro arteko luzera dutenak, trenak jasotzeko, osatzeko eta bidaltzeko. Bide-sortaren Hegoaldeko aldean hasten da Kontainerren Gunea, sei biderekin, eta ekialdean dauden bideetatik irits daiteke hara.

Kamioien aparkalekua

2001eko abenduan kamioien aparkaleku bat jarri zen martxan zabalkuntza egiten ari ziren eremuan, El Calero inguruan (Zierbenan). Aparkaleku horretan 380 kamioientzako eta 400 ibilgailu arinentzako lekua dago. Horrez gain, gasolioa lor daitekeen gune bat du, 40 bulego eta kafetegi-jatetxe bat dituen eraikinarekin. 2006. urtean beste aparkaleku bat jarriko da martxan. Hori salgai arriskutsuentzat izango da eta 260 kamioi sartu ahal izango dira bertan.

Sarbideak hobetzen

Batetik, Landeta eta zabalkuntza egiten ari diren zelaiguneetako sarbideen arteko lotura, eta bestetik, kontradikeko sarbideak berritu ondoren, BPAak horiek El Calerotik Punta Lucerorako zelaiguneetaraino zabaltzeari ekin zion, errepidez nahiz trenbidez, eta Santurtziko portuko instalazioetako eta zerbitzuetako sarbideak zabalkuntzako 2. Kaira bideratu zituen.

Serantesko tunela

Serantesko tunela
2004. urteko irailean, Sustapen Ministerioak Bilboko Portuko zabalkuntzara Serantes mendian zehar trenez iristeko sarbide berria egiteko lanak esleitu zituen. Lanek 42,27 milioi euroko aurrekontua dute. 2005eko lehenengo hiru hilabeteetan hasi ziren eta 2008an amaituko dira.

Trenezko sarbide berria 4.839 metro luze da. Horietatik 3.650 metro lur azpian daude. Gainontzekoak kanpoaldekoak dira. Serantes mendiko lur azpiko pasabide honek meategi inguruetako herriak eta Abra Kanpoaldean dauden portuko instalazio berriak bereizten ditu eta Bilboko Portuak salgaien banaketa zentro gisa duen lehiakortasunari mesede egingo dio, Barakaldo-Santurtzi bidea egiten duen bidaiarien trenekin elkartzea eragotziko baitu.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!