BPA bulego nagusia
Bilboko Portua Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) abangoardian dago, eta kalitatea, prebentzioa eta ingurumena lehenesten ditu arlo horretan.
Erantzukizun sozial korporatiboaren alorreko politikaren ardatz nagusiak dira bezero eta erabiltzaileen eskariei eta itxaropenei erantzutea, lanean osasuna babesteko eskubidea aitortzea eta ingurumen-inpaktuak kontrolatzea.
Zentzu horretan, jardueren plangintza, ikuskapena eta etengabeko hobekuntza barnean hartzen dituen Kalitate, Prebentzio eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratu batez hornitu da Portua. Hori guztia era gardenean eta langile, bezero, hornitzaile eta beste agente interesdun batzuekin lankidetzan egiten da.
Konpromiso horiek betetzeko, Bilboko Portuak UNE-EN-ISO 9001, OSHAS 18001 eta UNE-EN-ISO 14001 arauen azken bertsioetan ezartzen diren kudeaketa-ereduak bere egin ditu.