
Segurtasuna hitzak Safety eta Security kontzeptu anglosaxoiak biltzen ditu.
Safety hitzak SEGURTASUNA esan nahi du. Besteak beste, industria segurtasuna, lan segurtasuna, arrisku teknologikoak eta salgai arriskutsuak bezalako alderdiak hartzen ditu kontuan. Security, berriz, BABESA da. Nazioarteko Itsas-Erakundeko Itsasoko Segurtasun Batzordeak bultzatutako nazioarteko ISPS-PBIP kodearekin (International Ship and Port Facility Security Code – Itsasontzien eta Portuko Instalazioen Babesa) zerikusia duten gaiak lantzen dira bertan.