Bilboko Portuko Logotipoa

Safety: prebentzioa, segurtasuna eta ingurumena

Bilbaoko Portu Agintaritzako Sail batek elkarren artean zerikusia duten arlo hauek biltzen ditu: laneko osasuna, lan arriskuen prebentzioa, industria segurtasuna eta ingurumena, gai horiei behar bezala erantzun ahal izateko. Erronka horri aurre egiteko, tresna teknikoak, giza-baliabideak eta kudeaketa tresnak garatu dira. Hona hemen batzuk:

  • Osasun laguntza, portuko komunitate guztiari, eguneko 24 ordutan, urteko 365 egunetan.
  • Kalitatearen, Prebentzioaren eta Ingurumenaren kudeaketa egiteko sistema integratua
  • Bilboko Portuaren Autobabeserako Plana
  • Arriskuen analisi kuantitatiboa
  • Arriskuen Plana hidrokarburoekin itsasoa halabeharrez kutsatzearen aurka
  • Hidrokarburoekin itsasoa kutsatzearen aurkako neurriak.
  • Bilboko Portuko Larrialdietako Kontrol Zentroa, giza-baliabide eta baliabide tekniko aurreratuenak dituena.

Hurrengo hilabeteetan bi proiektu berri jarriko dira abian. Batetik, Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen bat egin da, Bilboko Portuan gertatzen diren suteen eta gainerako istripuen prebentzioa eta sorospena lantzeko, eta indarrean dagoen araudiak, bereziki, 145/1989 Errege Dekretuak, Portuetan salgai arriskutsuak onartzearen, manipulatzearen eta biltegiratzearen gaineko araudi nazionalari buruzkoak agintzen duena betetzen da, horrela.

Modu berean, ura bidaltzen duen bide bat ezarriko dugu aurki, gertatzen diren istripuetan behar denerako, Bilbaoko Portuko Agintaritzako suhiltzaileen Atoiontzi-Tresnetara lotura batekin


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!