Bilboko Portuko Logotipoa

Acidekak handitu egin du Bilboko Portuko biltegiratze-gaitasuna

Konpainia hau industria-erabilerako produktu kimikoak ekoizten eta banatzen eta edateko ura eta hondakin-ura tratatzen dago espezializatua, eta altzairuzko bederatzi tanga ari da eraikitzen Bilboko Portuan dituen instalazioetan. Tanga horien biltegiratze-gaitasuna handitu egingo da: orain, 30 milioi litroko gaitasuna dute, eta, urtearen amaieran, 44 milioi litrokoa izango dute. Tanga berriak eraikitzeari esker, Acidekak ia % 50 handituko du bere biltegiratze-gaitasuna.

Halaber, kamioientzako hiru zama-kai berri egiteko lanekin hasiko da (beste lau ditu lehendik).

Horretarako, 15 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta, hala, ontziratu gabeko merkantzia likidoaren merkatuan duen posizio lehiakorra indartu nahi du.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!