EACIk (Executive Agency for Competitiveness and Innovation) antolatuta, otsailaren 4an egin zen, Bruselan, “Marco Polo European Info Day” jardunaldia, eta han aurkeztu zen 2009rako laguntza-programa.
Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 9an ireki eta aurtengo maiatzaren 8ra arte iraungo du.
Proiektuen finantziazioa bost ekintza-motari aplikatuko zaie: efektu katalizatzailea, itsasoko autobideak, garraio-modu batetik besterako aldaketa, zirkulazioa saihestea eta elkarrekiko ikaskuntza. 2009ko berrikuntzei dagokienez, hobetu egin da itsasoko autobideetako modu-aldaketagatiko, garraio-mota batetik besterako aldaketagatiko eta zirkulazioa saihesteagatiko laguntza (euro batetik bira igo da 500 T/km-ko.
Bestalde, aurreko deialdietan finantziazioa jaso zuten hiru proiekturen martxari buruzko informazioa emateko ere aprobetxatu zen jardunaldia. Proiektuetako bi itsasoko autobideei dagozkie; hirugarrena, berriz, garraio-moduen arteko aldaketari.
Datu hauetan dituzue 2008ko deialdiaren emaitzak:
• Jasotako proposamenak: 46
• Eskatutako laguntzaren zenbatekoa: 73 milioi €
• Negoziatzeko hautatutako proposamenak: 31
• Esleitutako kontratuak: 28
• Negoziatzen ari diren proiektuetarako eskatutako laguntza: 37 milioi €
• Aurrekontua: 59 milioi €
Aurkeztutako proposamen gehienak (% 76) garraio-moduen transferentziari dagozkio; itsasoko autobideetarako eskariak % 4 izan ziren.
Laguntza hauei buruzko informazio gehiago nahi dutenek Europako Batzordearen web orrian aurkituko dute:
http://ec.europa.eu/transport/marcopolo/home/home_en.htm