Acoleq Químicos SL enpresari Bilboko Portuan azido sulfuriko, oleum eta eratorrien instalazio bat eraikitzeko emakida bat esleitzea onartu du Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak. Dagokion ingurumen-baimen integratua lortu eta aurkeztu ostean esleitu da emakida.
Instalazioak 21.850 metro koadroko azalera hartuko du Bilboko Portuko AZ1 kaian. Proiektuaren arabera, 38 milioi euroko inbertsioa egingo da. Urtean 329.000 tona azido sulfuriko ekoiztea aurreikusten du enpresak, eta 2011ko amaieran jarriko dute martxan.