Bilboko Portuko Logotipoa

Gurutzaontzietako 70 bidaiari ingururen abiapuntu eta helmuga izango da Bilboko Portua

Beste bi gurutzaontzi iritsiko dira aste honetan Bilboko Portuak Getxon dituen instalazioetara.

Hilaren 15ean, Sea Cloud II belaontzia iritsiko da Getxora. 117 metroko luzera du, eta, berrikuntza gisa, aipatzekoa da bidaiarietako batzuk gure terminalean geldituko direla, eta Bilbora hegazkinez iritsiko diren beste batzuk hartuko dituela. Coruñatik etorriko da Sea Cloud II, 13:30ean, 46 bidaiari eta 62 pertsonako tripulazioarekin. Egun horretan, 29 turista lehorreratuko dira.

Hilaren 16an abiatuko da berriro, 18:00etan, egun batzuk lehenagotik Bizkaiko hiriburuan dauden beste 39 bidaiarirekin. Bidaiari berri horietako gehienak estatubatuarrak dira, eta Bilboko hotel batean daude. Handik hainbat txango egin dituzte; Errioxako Marqués de Riscal upategia, Euskal Herriko kostaldea eta Guggenheim museoa ikusi dituzte dagoeneko. Frantziako Pauillac portua izango dute hurrengo helmuga. Guztira, 68 bidaiarik izango dute Bilbo bidaiaren abiapuntu eta helmuga.

Beste gurutzaontzi bat Bilboko Portuan bi egunez egoteak, eta, gainera, bidaiariak aldatzeak, onura handiak ekartzen dizkio Bilbori eta Euskal Herriari, oro har.

Hiriburua erakargarria da oso, eta, beraz, fly&cruise formula erabiltzeko aukera ematen du: turistak hegazkinez iristen dira Bilbora, han egoten dira zenbait egunetan, ibilaldiak egiten dituzte, eta, azkenik, itsas bidaia egiten dute.

Bihar, hilak 14, Oriana gurutzaontzia iritsiko da; 260 metroko luzera du, eta eta P&O armadorearena da.

7:30ean iritsiko da Oriana Getxora, Dublindik, eta 1.811 bidaiari eta 845 pertsonako tripulazioa ekarriko ditu. Arratsaldeko seietan abiatuko da Frantziako La Rochelle portura.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!