Bilboko Portuko Logotipoa

Bilbo-Turkia, zerbitzu erregular berria

Ekialdeko Mediterraneoarekin —Turkiako Istanbul eta Izmir portuekin, zehazki— zuzeneko lotura berri bat (hamabostean behin) inauguratu zuen otsailaren 13an Normed linea erregularraren Bilboko ordezkari den Marítima Eurogulf enpresak (Marmedsa taldekoa). Merkantzia orokor konbentzionala, proiektu-karga, produktu siderurgikoak eta edukiontziak garraiatuko ditu.

Aipatutako portuetara ez ezik, Iskenderun, Alexandria, Diliskelesi, Derince eta Ereglira joateko aukera ere eskaintzen du konpainia horrek. Norjan eta Normed Bremen ontziak ibiliko dira linea berrian, txandaka.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!