Bilbo, 2007ko urriaren 18a._ Bilboko Portuko laugarren biodiesel-instalazioaren proiektuaren eskumen-izapidean, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak gaurko saioan erabaki du Petronor-ek egindako eskaintzaren alde egitea.
Zierbenako Serantes mendiaren magalean kokatuko da instalazioa, eta gaurtik aurrera, kontzesioa emateko aurreikusitako izapidetzea egin beharko da. Izapide horietan sartzen dira, besteak beste, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.
Azken urteetan enpresa ugarik adierazi dute Bilboko Portuan biodisesela eta bioetanola ekoizteko interesa. Une honetan, bi biodiesel-proiektu daude onartuta; Biocombustibles de Zierbena eta Bunge Ibérica enpresenak, hain zuzen ere. Halaber, hirugarren biodiesel-proiektu bat dago, Diesel Energy enpresarena, eta Bioener Energy-ren bioetanol-proiektua ere badago. Biek jaso dute Portuko Agintaritzaren oniritzia, baina ingurumen-baimen integratua aurkeztu behar dute kontzesioa izateko.
Bilboko Portuko Agintaritzak 200.000 metro karratu gorde ditu, guztira, energia garbiak ekoizteko.