Bilboko Portuko Logotipoa

Transfennicak bost zerbitzu egingo ditu astean Zeebruggera

Transfennica ontzi-enpresak astean bost zerbitzu egingo ditu Bilboko Portuaren eta Zeebruggeko portuaren (Belgika) artean, linea horretan con-ro ontzi bat (hirugarrena) gehitu duela eta.

Astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan 18:00etan aterako dira Bilbotik; larunbatetan, berriz, 16:00etan. Igarotze-denbora 38 ordukoa da.

Duela bi urte hasi zen Transfennica Bilboko Portuan jarduten, eta zerbitzu aitzindari horrek harrera ona izan duenez, maiztasuna handitu du. Honako hauek garraiatzen ditu lineak: gidaririk gabeko kamioiak, 20, 30, 40 eta 45 oineko edukiontziak, ADR gaiak eta/edo proiektu nahiz karga bereziak.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!