Nazioarteko 300 enpresak baino gehiagok beren produktuak eta ideiak aurkeztuko dituzte etorkizuneko energiei buruzko jardunaldi tekniko hauetan. Horretarako, standak jarriko dira erakusketaren barruan, eta “European Future Energy Forum” izeneko mahai-inguruak egingo dira ekainaren 9tik 11ra, Bilbao Exhibition Center-en (BEC).
Lehen aldiz, Europako hiri batean antolatu da etorkizuneko energiari buruzko munduko ekitaldi hau. Antzeko ekitaldia egiten da urtero Abu Dhabin, “World Future Energy Summit” (Etorkizuneko Energiei buruzko Munduko Gailurra) izenekoa. Ingurumeneko adituek, enpresari-liderrek eta sektoreko ikerlariek hartzen dute parte hor, etorkizuneko energien gaineko iritziak trukatuz.
Argibide gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan