Ekainaren 17an, asteazkena, TRANSMODAL 2009 – Logistika Intermodalaren II. Foroa egingo da. Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Itsas Portuak elkarlanean antolatu dute ekimen hau. Vital eraikinean —Vital Kutxaren egoitzan— izango da jardunaldia (Biosferaren pasealekua, 6. Gasteiz).
Logistikari eta intermodalitateari buruzko topaketa da TRANSMODAL, eta enpresa nahiz profesionalei zuzendua dago. Logistika-jardueraren ezarpena, erabilera eta eraginkortasuna bultzatzeko ekintza bateratuak sustatzea du helburu nagusi, eta arreta berezia eskainiko zaie Arabako eta Bilboko Portuko espazio logistikoa (zati batean edo osorik) optimizatu dezaketen ekimenei.
Edizio honetan lehiaketa bat antolatu da, eta TRANSMODAL SARIAK emango zaizkie, Araban eta Bilboko Itsas Portuan jarduten duten enpresen artetik, logistikaren eta intermodalitatearen inguruko ekimen onenei.