Bilboko Portuko Logotipoa

Merkataritza Ganberak saritu egin du Bilboko Itsas Portua, Euskadiren garapenean laguntzeagatik

Bilboko Merkataritza Ganberak bere VI. ekonomia- eta enpresa-topagunean aitortu egin du “Bilboko Itsas Portuak Bilborentzat duen garrantzia; izan ere, 700 urteko historia izateaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan aberastasun- eta enplegu-iturri izan da”.

Guggenheim museoan egindako bilerara 400 bat lagun bildu ziren, eta, ganberako ordezkariek azpimarratu zutenez, “Bizkaiko eta Euskadiko ekonomiaren garapenean eragile izan delako eman nahi diogu esker ona Bilboko Itsas Portuari.” Bilboko Itsas Portuko Agintaritzako lehendakariak, José Ángel Corresek, jaso zuen saria Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik, ganberako lehendakari Ignacio Echeverría bertan zegoela.

Bilboko Itsas Portua Arku Atlantikoko garraio- eta logistika-gunerik garrantzitsuenetakoa da. Kokapen geografiko ezin hobea, lurreko loturak, itsas zerbitzuen eskaintza eta instalazio berri eta funtzionalak direla eta, Europako merkaturako sarrera nagusia da.

Ekonomia-jardueran duen eraginak aukera ugari dakarkie Euskadiko hainbat enpresa-alorri, nazioarteko merkatuetan sartzeko bideak eta komunikazio-tresnak eskaintzen baitizkie. Itsas Portuko presidenteak duela gutxi adierazi duen bezala, “porturik gabe, zenbait enpresak ez luke jarduerarik”.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!