2008an, 590.000 tonatik gora kudeatu zituen Bilboko Gordailu Zabalaren Partzuergoak Bilboko portuan, aurreko ekitaldian baino % 17 gehiago, hain zuzen ere. Halaber, 3.450 TEU-ko hustuketa egin zuen, 2007an baino 1.000 TEU gehiago ia; halaber, 1.200 kamioi inguru kargatu eta deskargatu zituen. Bestalde, Mugako Ikuskaritza Postuan 8.555 edukiontzi ikuskatu zituen (2007an, berriz, 7.807). Egunero ikuskatutako edukiontzien ratioa berrogei ingurukoa izan zen.
Salgai-motaren arabera, burdin lingotea da nagusi: produktu horrena izan da zirkulazio guztiaren % 62, eta % 3,6 hazi da, gainera. Horren ondoren, ez burdinazko metalak dira ugarienak, eta, horien artean, kobre-katodoak (+ % 681) eta aluminioa (+ % 140) dira nagusi. Horien azpitik, soja-olioa eta arrain-olioa daude.
Gordailu Zabalak hamar biltegi ditu portuko Victoria Eugenia Erreginaren kaian; 27.144 m2 dute, eta horien % 93 estaliak dira.