Bilboko Portuko Logotipoa

Alemaniako bi gurutzaontzi porturatuko dira Getxon

Hor amaituko dute bidaia 233 bidaiarik

Alemaniako bi gurutzaontzi (Sea Cloud II eta Bremen) porturatu ziren hilaren 27an, asteazkena, Bilboko Portuak Getxon duen terminalean. Sea Cloud II gurutzaontzia 117 metro luze da, eta 60 bidaiarirentzako tokia du. Sea Cloud ontzi-enpresarena da gurutzaontzi hau, eta Coruñatik etorri zen. Gero, Frantziako Arroxelaporturantz jo zuen. Bremen gurutzaontzia, berriz, 112 metro luze da, eta 150 bidaiarirentzako tokia du. Villagarcíatik etorri zen Hapag Lloyd ontzi-enpresako gurutzaontzi hau, eta, Getxotik, Bordelera joko du.

Horrez gain, hil honen 30ean, larunbata, Plein Cap Croisiers enpresaren L’Adriana gurutzaontzia porturatuko da Euskadin, lehen aldiz. 104 metro luze da ontzi hau, eta Getxon amaituko du bidaia. Hori dela eta, 233 bidaiariak (gehienak frantsesak, belgikarrak eta alemaniarrak) hor lehorreratuko dira. Horietako batzuek Bilbon hartuko dute ostatu egun batzuetan; beste hainbat, berriz, inguruan ibilalditxoak egin ondoren, autobusez edo hegazkinez itzuliko dira beren herrialdeetara.

Gorantz doan sektorea

Bilboko Portuko Agintaritza European Cruise Council 2009 Conference biltzarrean izan zen joan zen astean, Erroman. Gurutzaontzien Europako Kontseiluak (ingelesezko siglak, ECC) aurkeztutako txostenaren arabera, 2008an gurutzaontziek 32.000 milioi euroko balioko ondasunak eta zerbitzuak sortu zituzten Europan. Azken hiru urteotan, sektoreak sortzen duen balioa % 69 hazi da.

Gaur egungo testuinguru ekonomikoan (sektore gehienetan galtzen dira lanpostuak), gurutzaontzien sektorea enplegu-sorreraren babesleku bilakatu da. 2008an, industria honek 311.512 lanpostu sortu zituen Europan, horietatik 22.397, Espainian. Urtebete lehenago, gurutzaontziek 18.977 pertsonari ematen zieten lana estatu espainiarrean; beraz, sektorea % 18 hazi da. Datu horiek adierazten dutenez, gurutzaontzien sektoreak garrantzitsua izaten jarraitzen du Europako ekonomian.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!