MSC Joanna kontainer-ontzia Bilboko portura iritsi da gaur, ekainak 6. Maiatzaren 7an hona etorri zen MSC Candice ontziaren antzekoa da gaurkoa, eta Bilboko portura orain arte iritsi diren kontainer-ontzietatik handiena (337 metro luze).
MSC Joanna da Mediterrranean Shipping Company (MSC) konpainiako (munduko bigarren ontzi-enpresarik handiena kontainer-garraioan)ontzirik handienetako bat. 321 metro luze da, 45,8 zabal, eta 9.200 TEU –20 oineko (sei metro) edukiontziaren baliokide den nazioarteko unitatea– hartzen ditu.
“Far East China” (Lion Service deritzona) zerbitzuan aritzen da, hau da, Txinatik abiatzen da eta herrialde hura izaten du helmuga. Portugalgo Sines portutik etorri da, eta Alemaniako Bremerhaven portua du helmuga. Bihar –larunbata, hilak 7– abiatuko da harantz, 20:00etan.
1.200 kontainer kargatu eta deskargatuko dituzte MSC Joanna ontzitik, Abra Terminales Marítimasen (ATM) Edukiontzien Terminalean, zeinaren instalazioak prestatuta dauden munduko kontainer-ontzi handienak porturatzeko.
Bestalde, datorren ostiralean, hilak 13, MSC Lisbon ontzia iritsiko da Bilboko portura. Tamaina ikusgarrikoa da ontzi hori ere (337 metro luze, 46 metro zabal, eta 9.178 TEUrako lekua) eta, MSC Candicerekin batera, Bilboko portura inoiz etorri den kontainer-ontzirik handiena.