200 profesional inguruk hartuko dute parte Garraio-bitartekarien Espainiako Federazioak deitutako FETEIA 2008 kongresuan. “Mundua mugitzen dugu” lemapean egingo da kongresua, Bilboko Guggenheim Museoan, maiatzaren 8 eta 10 artean.
Hitzordu horren bidez, sektoreko profesionalek beren jardueraren pisu estrategikoa nabarmendu nahi dute; izan ere, Espainian 14.800 milioi euro fakturatzen dira urteko alor horretan. Bestalde, aurten, kongresua Bilbon eginez, EAEko garraio-bitartekarien pisua eta profesionaltasuna azpimarratu nahi dira.
Egun horietan, garraio-bitartekariak eta kate logistikoko eta nazioarteko garraioko operadoreak gehien kezkatzen dituzten gaiak aztertu eta eztabaidatuko dira, eta, horrez gain, harreman berriak egingo dira. Izan ere, gaur egun, enpresek elkar ezagutzea eta itun estrategikoak egitea gero eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari da.
José Ángel Corres Bilboko Portuko presidenteak inaugurazio-ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldia hilaren 9an (ostirala) izango da, Guggenheim Museoan. Halaber, han izango dira Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Nuria López de Guereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburua, José María Vázquez Eguskiza CEBEKeko presidentea, Mariano Navas Estatuko Portuen presidentea, Jorge del Castillo CLASAko zuzendari nagusia, Luis Ángel Alonso ATEIA Bizkaiako presidentea eta Enric Ticó FETEIAko presidentea.
Irekitze-hitzaldian, gai hauek landuko dira: terminal globalen oraina eta geroa eta parke logistikoen sare globalaren arloan Espainiak egindako apustua. Bigarren hitzaldian, berriz, “garraio-bitartekariaren babes juridiko berri baterantz” gaia landuko dute, eta, azkenik, arratsaldean, Mariano Navas-ek zuzendutako hitzaldia izango da. Hitzaldi horretan “makro plataforma logistikoei buruzko hausnarketak” egingo dira, eta, horrez gain, kontainer-ontzi handiak martxan jartzean, garraiolari handiek ontzi-aldaketako portuak aukeratzeko