Bilboko Portuko Logotipoa

DFDS Lys Line-k indartu egingo du Bilboko portuaren eta Ipar Itsasoaren arteko asteroko zerbitzua.

LYS Line Norvegiako ontzi-enpresak 1985az geroztik Bilboko portuaren eta Ipar Itsasoko portuen artean eskaintzen duen asteroko zerbitzu erregularra hobetu egingo da laster. Izan ere, une honetan zerbitzu hori ematen duten bi itsasontziak ahalmen handiagoa duten beste bi ontzirekin ordeztuko dira.

Horrez gain, ohiko helburuak diren Immingham, Moss eta Lysekil-eko portuez gain, orain Hamburg, Chatham eta Halden-eko portuak ere lotuko dituzte Bilbokoarekin, eta Tilbury eta Brujas-en eskala egiteko aukera ere emango da.

Ontzi-enpresak zerbitzuan jarriko dituen itsasontzi biki berriei dagokienez, aipagarriena da ahalmen handiagoa dutela bai orotariko salgaiak eta paper-bobinak garraiatzeko, bai 20, 40 eta 45 oineko edukiontziak garraiatzeko. Azken horiei dagokienez, 160 TEU eta 30 reefer ere karga daitezke.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!