2008an, 39,3 milioi tonakoa izan zen merkantzia-zirkulazioa Bilboko Portuan, zertxobait behera egin zuen (- %1,5) aurreko urtekoarekiko. Krisiak ez zion eragin ez edukiontzietako merkantzien ez ontziratu gabeko merkantzia likidoen zirkulazioari, eta % 4 eta % 2 igo ziren, hurrenez hurren.
Produktu kimikoena izan da zirkulazio bizienetakoa (+ % 35), portuan dagoen sodio sulfatoa esportatzeko instalazio moderno bati esker. Aipatzekoa da, halaber, gas naturalak izan zuen hazkundea (+ % 27), Bahía Bizkaia Gas birgasifikazio-instalazioaren eta soja-babaren (+ % 20) zirkulazio-igoeragatik (bete-betean ari da lanean, izan ere, Bungeko instalazioa, portuko ingurune industrialean).
Merkatuei dagokienez, Europa atlantikoa izan zen, aurreko urteetan bezala, zirkulazioaren ia erdiaren jatorri edo helburu. Beste behin ere, Short Sea Shipping-ek Bilboko portuan duen garrantzia berretsi egiten du datu horrek. Distantzia luzekotatik, Asia da merkatu nagusia (zirkulazioaren % 15); ondoren, Ipar Amerika ( % 10) eta Afrika (% 9).
Halaber, egungo egoera ekonomikora egokitzearren eta portuko bezeroei laguntzearren, Bilboko Portuko Agintaritzak erabaki du % 3,1 jaistea 2009an portuko tasak ontzi, merkantzia eta bidaiariei. Bestalde, atzeratu egin du okupazio-tasaren kobrantza eta, azkenik, inoiz egin duen bigarren inbertsiorik handiena egingo du aurten (54,4 milioi euro), beste bi kai eraikitzeko Kanpoko Abran egitekoak diren portuaren handitze-lanen hirugarren fasean.
Informazio gehiagorako sakatu lotura honetan