Siderurgiako enpresa multinazional honek, ekonomia indartzen ari delako aztarnak ikusirik, Acería Compacta de Bizkaia enpresaren proiektu batean 3,5 milioi euro inbertitzea erabaki du. Hala, enpresa horrek "aurremurriztuak" (berotze-prozesua jasan duen burdin mineral bat) erabili ahal izango ditu lehengai gisa, txatarraren ordez. Ekoizpen-sistema horri esker, txatarrarekin egindakoak baino kalitate hobeagoko altzairuak egin ahal izango dira.
Acerlorrek Trinidad eta Tobagoko aurremurriztu-fabrikatik ekarritako materialez hornituko du ACB.