Bilbo, 2007ko irailaren 25a.- Nirint Iberia S.L.k “Nirint Holandia” ontzia gehitu dio Bilbo Kubako Habanarekin eta Moarekin eta Kanadako Halifaxekin hamahiru egunez behin lotzen duen zerbitzu erregularrari. Ontzia 143 metro luze eta 19 metro zabal da, aurten uretaratu dute, eta 686 TEUko ahalmena eta bi Liebherr garabi ditu. Nirint Shipping zerbitzuak, edukiontziez gainera, karga konbentzionala eta birakaria ere onartzen ditu.