Bilboko Portuko Agintaritzak esportaziorako paperik gabeko segimendua aurkeztu dio portuko komunitateari. Zerbitzua hil honetatik aurrera egongo da erabilgarri e-puertobilbao merkataritza elektronikoaren plataforman, eta beste zerbitzu batzuekin bat egin du, esaterako, inportaziorako paperik gabeko segimenduarekin. Enpresa kontsignatarioetako, terminal zamaketarietako, edukiontzien operadoreetako eta merkantzia orokorreko ordezkariek hartu dute parte jardunaldi horretan, baita Bilboko Aduanako ordezkariek ere.
Zerbitzu honen helburua da esportaziorako karga-zerrenden prestaketa eta aduanetako egiaztatzea erraztea, eta zerrenda horiek enpresa zamaketariei (terminalei) eta zaintzaile fiskalari helaraztea. Zerbitzua enpresa kontsignatarioei bideratua dago, eta esportaziorako karga-zerrendak eta Aduanatik iristen diren salmenta-oharrak alderatzeko aukera ematen du. Zirkuitu horrek portuko jarduera logistikoen katea osatzen duten hainbat negozio denboran bateratzen ditu, hala nola: ontziratuko diren merkantzia-zerrendak prestatzea, karga-argibideak planifikatzea eta merkantzia hori saltzea.
Izenak berak adierazten duen moduan, “paperik gabeko segimenduak” paperezko euskarria kentzeko aukera ematen du, eta horri esker denbora asko aurrezten da kontsignatarioek transakzioaren kudeaketa gauzatzerako orduan. Terminal zamaketariek prozesatzen duten formatu elektroniko bakarra da, eta aduanako frogagiri fiskala egiteko kontsulta eta kontrol atseginagoa eta eraginkorragoa eskaintzen ditu.
Edukiontzietako merkantziarako eta ohiko merkantzia orokorrerako erabil daiteke, eta, edukiontzietako eta irteeretako karga-zerrendak alderatzeko aukera emateaz gain, salmenta-oharretan ez dauden data-dokumentuak eskuz esleitzeko aukera ere ematen du. Beraz, e-puertobilbao plataformaren bidez kudeatzen den karga-zerrendak automatikoki baliozkotuko ditu hartzaile eta kudeatzaile guztiak.
Zerbitzu berri honen bidez zabaldu egiten da e-puertobilbao plataforma telematikoak bere erabiltzaileei (itsas eta portu-komunitateko 250 enpresari baino gehiagori) eskaintzen dien konponbide-aukera, eta hori