Bilboko Portuko Logotipoa

P&Ok bere ontzirik berriena eta luxuzkoena ekarri du Bilbora

Asteazkenean, hilak 7, Bilboko Portuak Getxon dituen instalazioetan porturatu zen Ventura ontzia, denboraldiko handiena. Ontzia P&O armadorearena da, MacAndrews du agente, 289 metroko luzera du, 116.017 GT, 3.100 bidaiari eta 1.257 tripulatzaile.

Ventura Lisboatik iritsi da, eta Frantziako Brest-eko porturako bidean itsasoratu da. Ontziak bisitatzen gaituen lehenengo aldia da, eta, horregatik, oroitzapenezko metopa jaso du Portuko Agintaritzaren eskutik.

Italiako Fincantieri ontzioletan eraiki zuten, eta P&O konpainiari entregatutako azken ontzia da; 2008ko apirilean jarri zen martxan. Venturak artelanen jatorrizko bilduma du, Londresko arte garaikideko Tate Modern museo ospetsukoa, eta ontziko jatetxeetako batean —The White Room— Marco Pierre White sukaldari ingelesaren platerak dasta daitezke (hiru Michelin izar jaso zituen chefik gazteena izan zen, 33 urterekin). Ontziaren beste bereizgarrietako bat 17. zubiko diskoteka da. Etengabe irudiak ematen dituzten 20 pantaila erraldoirekin egindako pareta du diskotekak.

Ventura ontzia apirilaren 16an bataiatu zuten Southamptonen, eta Helen Mirren, The Queen filmean egindako lanagatik 2006ko emakumezko aktore onenaren Oscar-a irabazi zuen aktore britainiarra, izan zuen amabitxi.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!