Bilboko Portuko Logotipoa

Aktualitatea

‘Espainiar portuak historian zehar’ erakusketa inauguratu du itsas museoak

Bilbo, 2007ko uztailaren 17a.- Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak ‘Espainiar portuak historian zehar’ erakusketa antolatu du, eta irailaren 11ra arte egongo da Museoko aldi baterako erakusketen aretoan. Sustapen Ministerioak Centro de Estudios y Experimentación de Obras Públicas (CEDEX) eta Centro de Estudios Históricos de Obras Públicas y Urbanismo (CEHOPU) zentroen bidez egin duen ikerketaren emaitza da.

Testuak eta irudiak dituzten panelez, maketez eta objektuz osatutako bost ataletan banatuta dago erakusketa. Estatuko portuen historiaren ikuspegi osoa eskaintzen du, Antzinatik XIX. mende amaiera arte, eta, besteak beste, azpiegitura horiek eraikitzeko eta mantentze-lanak egiteko zer modu egon diren, portuko bizitzarako teknikak eta Espainiako portu nagusien egungo eta iraganeko egiturak ikus daitezke.

Orain, proiektuaren lehen fasea ari gara amaitzen, merkatu potentzialaren azterketarena. Gero, bigarren faseari ekingo diogu, hau da, atzematen dugun eskaria asetzeko itsas zerbitzu bat (edo batzuk) zehazteari.

Itsasontziek eta portuek duten lotura estua dela eta, bigarren eremua Ontzien eraikuntza eta karenatzeari buruzkoa da, eta itsasontziak eraikitzeko, konpontzeko eta horien mantentze-lanetarako erabiltzen ziren eraikuntza espezifikoak ikus daitezke.

Erakusketaren hirugarren atalak, Portuen eraikuntza-teknikak delakoak, portu bat eraikitzeak dituen arazo nagusiak azaltzen ditu, baita historian portu-ingeniariek erabili zituzten teknikak ere. Ingeniari horiek osatzen dute ingeniaritza zibilaren barruko talderik burutsu, askotariko eta konplexuena.

Itsas zirkulaziorako portu-zerbitzuak laugarren atalaren helburua da portuen funtzio nagusia nabarmentzea: merkantzia-zirkulazioa eta bidaiarien garraioa

Portuak eta hiriak izenburua duen bosgarren atalean, azkenik, portuaren eta hiriaren arteko erlazioak aztertzen dira. Hor, portu-hirien planoen, grabatuen eta argazkien bidez, horien garapena berrikusten da sortu zirenetik XIX. mendearen amaierara arte.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!