Bilboko Portuko Logotipoa

Lehen hazkunde-adierazleak Bilboko Portuko zenbait zirkulaziotan

Urrian emaitza positiboa izan dute zenbait salgairen zirkulazioek: petrolio finduarenak, txatarrarenak, soja-babenak nahiz soja-irinenak eta paperarenak.

Egungo krisi ekonomikoaren barruan, hobekuntza antzeman zaie Bilboko Portuko zirkulazioei urriaren amaieran. Hala, bada, azken hilabeteotan izan duten beherakada moteldu egin da, eta gora egiten hasi da aurten salgai batzuen hileko zirkulazioa.

Urrian hazi da lehen aldiz ontziratu gabeko solidoen zirkulazioa (% 12), gora egin baitu txatarraren (% 67) eta soja-baben nahiz soja-irinen (% 84) zirkulazioak. Beste zenbait salgairen zirkulazioak ere gora egin zuen urrian: petrolioarenak (% 9), beste petrolio-produktu batzuenak (% 31) eta papera eta orearenak, (% 14). Hurrenez hurren, ontziratu gabeko likidoen eta edukiontzietan ez dauden salgaien atalei dagozkie salgai horiek.

Zirkulazioa, guztira

Aurtengo urtarrila eta urria bitartean, 26,4 milioi tonakoa izan da zirkulazioa, hots, iaz garai berean baino % 17,5 gutxiago. Iraila arteko jaitsiera, berriz, handiagoa izan zen, % 18,6koa hain zuzen.

Hobekuntza are nabarmenagoa da iazko urriarekin bakarrik alderatuz gero. Hala, Bilboko portuko zirkulazio osoa 2,69 milioi tonara iritsi zen; hau da, 2008ko urrian baino % 6 gutxiago. Aurreko hilabeteetan jaitsierak askoz handiagoak izan ziren (% –25 irailean, % –21 abuztuan, % –16 uztailean; % –21 ekainean; % –19 maiatzean eta % –24 apirilean).

TEU bidez (20 oin luze den edukiontzi baten edukieraren unitate baliokidea) adierazten den edukiontzien zirkulazioak ere hobera egin du, % 13 jaitsi baitzen. Urteko jaitsierarik txikiena dugu hori, % 35etik (apirilean) % 15era (martxoan) bitarteko jaitsierak izan baitira.

Datorren urteko lehen hiruhilekoan behin betiko zehaztuko da zirkulazioen nondik norakoa.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!