Bilbon, 2007ko urriaren 10an. Bilboko Portuko Agintaritza oso pozik itzuli da Setrade Europe azokatik. Gurutzaontzien Europako azoka garrantzitsuena da hori. Hanburgon egin da aurten azoka, eta Bilboko Portuak stand bat izan du, Costa Verde elkarteko gainerako portuekin batera. Bestalde, Cruise Europe Europako elkartearen kide aktiboa denez, elkarte horrek deitutako bileretan parte hartu du.
Zenbait armadore eta touroperadore izan ziren standean, eta denek esan zuten Getxoko atrakaleku berriak nabarmen hobetu duela eskaintza eta Bilboko Portuko Agintaritzak ahalegin handia egin duela hazten ari den turismoa sustatzeko eta zerbitzu hobea emateko.
Bestalde, hilaren 25ean, 26an eta 27an azokan egin ziren biltzarretan ere parte hartu zuen euskal ordezkaritzak. Biltzar horietan, armadoreek azpimarratu zuten gurutzaontzien turismoak gora egin duela —batez ere, Espainian, gorakada ikusgarria izan baitu—, 36 gurutzaontzi berri eraiki direla, gero eta gurutzaontzi handiagoak eraikitzeko joera dagoela eta, beraz, portu txikiek ezin izango dituztela gurutzaontzi horiek hartu, eta gustatuko litzaiekeela geldialdietan bisitatzen diren lekuak originalak eta dibertigarriak izatea.