Bilboko Portuko Logotipoa

Tamoin sozietateak pabiloi bat eraikiko du Bilboko Portuan makineria- eta tresneria-produktuak biltegiratzeko

Bilboko Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluak Grupo Tamoin, SAri lursail bat ematea erabaki du, makineria- eta tresneria-produktuak biltegiratzeko pabiloi bat eraiki dezan. Lursail hori Zierbenan dago, eta 4.000 m2 ditu. Grupo Tamoin-en egoitza soziala Erandion dago, eta muntaketa eta mantentze-lan mekaniko industrialaren sektorean lan egiten du. Gainera, energia-ingeniaritzako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Bestalde, Portuko Agintaritzak erabaki du Zierbenan beste emakida bat egingo diola Compañía de Remolcadores Ibaizabal, SAri. Sozietate horrek atoi-zerbitzua eskaintzen du Bilboko portuan. 5000 m2-ko lursaila eta AZ-1 kaian atrakatze-gune bat erabiltzeko aukera emango dizkio. Hala, bi atrakatze-gune izango ditu, Portugaleten badu-eta beste bat.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!