Bilbo, 2008ko martxoaren 12a._ Edukiontzietan garraiatutako merkantziaren trafikoa % 10 handitu da Bilboko Portuan urteko lehen bi hilabeteetan, iazko aldi berarekin alderatuta. Aldi horretan, 871.000 tona inportatu edo esportatu dira edukiontzietan, eta 82.497 TEU erabili dira (+% 9).
Ontziratu gabeko solidoei dagokienez, % 14,64 handitu da trafikoa, eta 869.000 tonara iritsi da. Ontziratu gabeko likidoei dagokienez, % 3,5 handitu da aldi horretan, eta 3,8 milioi tonara iritsi da. Ohiko merkantziari dagokionez, berriz, % 1,5 murriztu da trafikoa; 513.000 tona mugitu dira.
Bilboko Portuko merkantzia-trafikoa, guztira, % 5,5 hazi da urteko lehen bi hilabeteetan, eta 6 milioi tonara iritsi da.