Bilboko Portuko Logotipoa

Lehen handitze-fasearen bukaeraren hamargarren urteurrena

Abenduaren 4an hamar urte bete dira Bilboko Portuaren lehen handitze-fasea ofizialki inauguratu zutenetik. Garai haietan, tamaina horretako lehen proiektua eta lan zibilik handiena izan zen Estatuan.

Lanak 1991n hasi ziren, 43.000 milioi pezetako aurrekontuarekin. Diru horri esker, dartsena babestu handi bat sortu zuten 6 km2 inguruko azalerakoa, eta kai bat, 425.000 m2-koa.

Morru nagusia eraiki zuten, 3.150 metro luzekoa, Zierbenako kostaldetik estuarioaren erdialderaino; hiru lerrokadura-aldaketarekin. Bigarren mailako dikea edo kontradikea, 1.200 metro luzekoa, Santurtziko dike zaharreko muturretik aurrera zabaldu zen; alegia, ordura arte barrualdeko Abrako merkataritza-instalazioen itxiera izan zenetik aurrera.

Lan horretan arreta berezia jarri zitzaion ingurumen-inpaktuaren Ondorioz, zuzentze- eta kontrol-neurriak ezarri ziren, eta 3.000 milioi pezeta inguruko inbertsioa egin zen —handitzeko lanen aurrekontu osoaren % 8—. ikerketari.

Lehen fase horretan sortutako babes-eremuari esker, Bilboko Portuko Agintaritzak portuko gainazala handitzen jarraitu du, portua modernizatzeko oinarri moduan. Zehazki lau merkataritza-kai eraiki dira, eta une hauetan, hirugarren handitze-fasea deiturikoan, beste bi kai eraikitzen ari dira. Gainera, Zierbenan milioi erdi metro karratuko industrialdea sortzen ari dira. Portuko Agintaritzak 600 milioi euro inbertitu diru handitze-lan horietan.

Hamar urtean 2 milioi metro karratuko lur-azalera kendu zaio itsasoari, eta 20 eta 21 metroko sakonerak dituzten 3,25 km luzeko kai berriak eraiki dira. Gainera, barne-komunikazioak hobetu dira, 5 km-ko galtzada laukoitza, 8,33 km-ko bi noranzkoetako errepidea eta 10 km-ko trenbidea egin baitira.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!