Bilboko Portuko zirkulazioaren zerbitzura egongo diren Jarduera Logistikoko Eremuen eskaera igo egin dela eta, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak oniritzia eman dio ZAL Puerto de Bilbao, S.A. sozietatea sortzeari.
Sozietate honen lana izango da trenbide-lotuneak dituzten tokiak bilatzea eta JLE bat edo gehiago sortzea. Lehen azterketak Meseta eta Zaragoza inguruan egingo dituzte; bi merkatu horiek estrategikoak dira Itsas Portuarentzat.