Saltar a los contenidos

Beste bi emakida onartu ditu Bilboko Portuko Agintaritzak portuaren hedapenean

2011ko abenduaren 26an

Beste bi emakida onartu ditu Bilboko Portuko Agintaritzak portuaren hedapenean

Beste bi emakida onartu ditu Bilboko Portuko Agintaritzaren administrazio-kontseiluak Bilboko portuaren hedapeneko kai berrietan.

Kai berriak

Alde batetik, 15.600 metro karratu esleitu dizkio Ampsa Internacional, S.L. enpresari AZ-2 kaian, merkantziak (txatar herdoilezinak eta aleazioak, batez ere) jaso, biltegiratu eta banatzeko instalazio bat eraiki dezan. 0,8 milioi euroko inbertsioa egingo du aipatutako enpresak.

Bestalde, AZ-3 kaian 26.000 metro karratuko lursaila izango du Cargor Bizkaia, S.L.k edukiontziak konpontzeko, haien mantentze-lana egiteko eta biltegiratzeko. Aurreikusitako inbertsioa 1,2 milioi eurokoa da.