Saltar a los contenidos

Transfennica-k handitu egin du Bilbo-Zeebrugge linearen gaitasuna

Bilbon, 2012ko urtarrilaren 10an

Transfennica-k handitu egin du Bilbo-Zeebrugge linearen gaitasuna

Roro kaia

Herbeheretako Transfennica ontzi-konpainiak astean hiru aldiz egiten du Bilboko Portuaren eta Zeebruggeren arteko bidea, eta, urtarrilaren 6tik aurrera, linea horren gaitasuna handitu du. Horretarako, Kraftca eta Trica con-ro ontzi berriek ordezkatu dituzte Elizabeth Russ eta Bore Sea ontziak. Con-ro ontzi berriek lehengoen karga-bolumen bikoitza dute.

Kraftca eta Trica ontziek 200 trailer eta 600 TEU inguru eramateko gaitasuna dute, eta 12 gidarirentzako tokia 6 kabina bikoitzetan. Hala, Elizabeth Russ ontziaren karga-gaitasunaren bikoitza dute. Ordutegia, berriz, lehengo bera izango dute.