On-line dagoen itsasoko lineak datu-baseak informazioa bilatzeko aukera ematen du, jatorrizko edo xede herrialdearen eta garraio motaren arabera. Bilaketaren emaitzetan aukeratutako herrialdera zerbitzua eskaintzen duten enpresa kontsignatarioekin harremanetan jartzeko aukera dago. Agentzia horiek zerbitzuen eta tarifen inguruan informazioa emango dizute. Garraioa antolatzeko orduan laguntza behar baduzu, jo Bilbaoko Transitarioak atalera.
Itsasontzien boletinak egunero informazioa ematen du sartzen, ateratzen eta geratzen diren itsasontzien inguruan, baita itsasontzi horiek egiten dituzten operazioen inguruan ere.
Bilboko Portuan zein enpresek lan egiten duten jakiteko direktorio bat dago.
Itsasontzi eta salgaiei ezarritako tasen eta tarifen gaineko informazioa Tasa eta Tarifak atalean lor daiteke. Herrialde jakin batetara edo linea jakin batean egiten den itsasoko garraioak zenbat balio duen jakiteko, bilatu informazioa itsasoko lineak atalean. Han harremanetan jarriko zaituen agente kontsignatario bat aurkituko duzu. Garraioa antolatzeko orduan laguntza behar baduzu, jo Bilboko Transitarioak atalera.
1992an zabalkuntza lanak hasi zirenetik, Portu Agintaritzak zuzen erantzun die itsasoko garraio intermodalak dituen beharrei. Kaiak eta Terminalak atalean Bilboko Portuaren egiturari buruzko informazioa aurkituko duzu. Jarri gurekin harremanetan zenbat leku dagoen jakiteko. Ez ahaztu jarduera mota eta batez besteko tamaina zehaztea.
Gaur egun, Ferry batek bidaiatzen du Bilboko Portua eta Ingalaterra hegoaldean dagoen Portsmouth artean. Zerbitzu honek ibilgailuekin zein ibilgailurik gabe doazen bidaiariak eta kamioiak garraiatzen ditu. Zerbitzu honen gaineko informazio gehiago nahi baduzu eta honek eskaintzen dituen enpresakin harremanetan jarri nahi baduzu, jo ferryak atalera.
Iaz Bilboko Portuan 38 milioi tonako eta 179.582 bidaiariko trafikoa izan zen. Estatistikak atalean salgaien trafikoari buruzko informazio gehiago lor daiteke, kokalekuaren, herrialdearen eta ontzi motaren arabera.
Beti lehenengo bosten artean dago.
Bilbaoko Portu Agintaritzak kudeatzen ditu azpiegiturak. Terminalak eta biltegiak enpresa pribatuek zuzentzen dituzte. Portuko terminalen antolaketari buruzko informazio zehatza Kaiak eta Terminalak atalean lor dezakezu.
Itsasoko autobideak bideragarritasuna, errentagarritasuna eta entrega-epeak bezalako alderdiak kontuan izanda, bi portu lotzen dituzten ibilbiderik onenak dira, errepidez egiten direnen aldean. Jo ro-ro atalera ibilgailuz garraiatzeko zama onartzen duten zerbitzuak zein diren jakiteko. Itsasoko autobideak atalean informazioa lortuko duzu etorkizuneko proiektuen gainean.
Web orrialde hau guztiz baliagarri egingo zaizu. Web-aren mapak eta bilaketen eragileak behar duzun informazioa bilatzen lagunduko dizute. Argitalpenak atalean, Acrobat PDF fitxategian behera kargatu daitezkeen informazio-orriak aurkituko dituzu. Informazio zehatzagoa nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat.