Bilboko Portuko Logotipoa

Erantzukizun soziala

Gaur egungo enpresaren kontzeptua antzinako kontzeptutik haratago doa. Hau da, gaur egun, enpresaren helburu bakarra ez da irabaziak lortzea. Gaur egungo gizarte modernoak legitimotzat hartu behar du enpresa, eta ez soilik ekonomiari dagokionez. Enpresarekin harremanak dituztenen konfiantza lortu behar da, baita gizartearen, ingurumenaren eta giza eskubideen arloetan beste ikuspegi batzuk dituztenena ere.

Gizarte hobea eta ingurumen garbiagoa lortzeko borondatearekin hartzen dituzten erabakietan datza enpresen erantzukizun soziala. Horrek ez du esan nahi zeregin juridikoak betetzearekin nahikoa denik. Enpresek harantzago joan eta «gehiago» inbertitu behar dute giza kapitalean, ingurumenean, eta baita arrakasta lortzean eragina izan dezaketen eragileekiko harremanetan ere.

Bilboko Portua Euskadiko garraio azpiegitura garrantzitsuenetakoa da, ez soilik Euskadiko eta haren eraginpean dauden tokietako jarduera ekonomikoan izan duen garrantziagatik; horrez gain, kontuan hartu behar da portua handitzeko eta berritzeko egiten ari diren inbertsioen maila.

Garapen jasangarria oso kontuan hartu da ez soilik portuko lanetan, baita lan horien eraginpean dauden inguruko hiri inguruneetan ere. Izan ere, kalitatea kudeatzeko, lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa eta ingurumena kudeatzeko sistema integratua erabiltzen da.

Lanen bilakaeran, giza kapitala faktore gakoa izan da gero eta zorrotzagoa den merkatuan lehiakortasun handiagoa lortzeko. Lana etengabekoa da, eta kontuan izan behar dira une oro etorkizuneko erronkak.

Eragin ekonomikoa eta estrategikoa

Logistikari dagokionez, zirkulazioaren estatistiken eta dimentsio fisikoen bidez neurtzen da, oro har, Bilboko Portuaren garrantzia. Hala ere, Bilboko Portuaren jardueraren eraginak gainditu egiten du, zalantzarik gabe, neurketa hori (esteka “Eragina” atalera). Izan ere, Bilboko Portua gai da eskualde osoko ekonomian eragin handi eta onuragarria sortzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren 419 milioi euro sortzen ditu Bilboko Portuko merkantzia-garraioak, eta ia 9.500 lanpostu. Bestalde, 60 milioi euro inguru ordaintzen dizkio EAEko ogasunari.

Baina, horrez gain, Bilboko Portua estrategikoa da beste enpresa-sektore batzuetarako, nazioarteko merkatuetan sartzeko bide lehiakorra eskaintzen baitie.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!