Autoako garraio
Espainiako autogintza-industriak hiru milioi ibilgailu baino gehiago ekoizten ditu urtean. Esportatu egiten du % 80, gehienbat Europara, itsasontziz eta trenez. 2011. urtean 3,8 milioi ibilgailu esportatuko direla kalkulatu da.
Bilboko Portua ibilgailuak muntatzen diren fabriketatik gertu dago, hau da, Vitoria, Valladolid, Pamplona eta Zaragoza, gertu, eta ibilgailu berrien zirkulaziorako plataforma berezia du. Malgutasuna, ontziratzeen kalitatea, aduanako izapideak azkar egitea eta halako produktu hauskorra manipulatzeko langile trebatuak izatea ditu ezaugarri.
Bilboko Portuak garatu dituen ro-ro azpiegiturei esker, hazi egin da azken urteetan Atlantiko aldeko herrialdeetarako zirkulazio-mota hori.