Bilboko Portuko Logotipoa

Bidaiariak

Bilbao, botere turistiko handia

Bilbao, Bizkaiko hiriburua eta biztanle gehien duen hiria, inguruko motore ekonomikoa da: hiriak aldaketaren bide zirraragarriari ekin zionetik, sormen eta jarduera mugimendu izugarria sortu da inguruan.

Mugimendu horrek Bilbaoren itxura eta izaera aldatu ditu eta Guggenheim museoa hartu du ikurtzat. Hain zuzen ere, Museo horrek hiria aldatu du, baina bilakaera sakonago baten zati txiki bat besterik ez da: metroa, Euskalduna Musika Jauregia, Abandoibarra auzo berria...

Eta batez ere, mugimendu hau erakunde zaharrak eta ahaztuta ziruditen baliabideak berreskuratzeko ahaleginaren ikur da: Arte Ederren museoa, Alde Zaharra, Arriaga Antzokia, hiriko merkataritza jarduera, sukaldaritza...

Bilbao ez da salgaiak sartzeko eta ateratzeko portu bat soilik. 2005ean 177.795 bidaiari izan ziren, 2004an baino %23 gehiago, markak hausten diten zifra, beraz. Horietatik 164.416 bidaiarik hiru egunetik behin Santurtziko itsas estazioan eskala egiten duen 'Pride of Bilbao' ferryan bidaiatu zuten. 13.379 itsas-bidaietako bidaiariak izan ziren. 2005ean Bilboko Portuak 21 itsas-bidaia jaso zituen.

Irteerak



© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!