Bilboko Portuko Logotipoa

Inpaktu ekonomikoa

Eragin ekonomikoa eta estrategikoa

Logistikari dagokionez, zirkulazioaren estatistiken eta dimentsio fisikoen bidez neurtzen da, oro har, Bilboko Portuaren garrantzia. Alabaina, Bilboko Portuaren jardueraren eraginak gainditu egiten du eremu hori, zalantzarik gabe, eta eragin handia eta onuragarria dakarkiote eskualdeko ekonomiari portuak eta haren garapenak.

Bilboko Portuan 40 milioi tona mugitu ziren 2007an, eta portuan egin zen merkantzia-garraiotik eratorritako diru-sarrera garbiak, Portuko Agintaritzak eta portuko enpresek lortutakoak, 553 milioi euro izan ziren.

Diru-sarrera horiek, EAEko ekonomiaren eragin biderkatzailearen bitartez, balio erantsia sortu dute, EAEko ekonomia aberastu dute —BPGren 558 milioi euro— eta 9.664 enpleguri eustea lortu dute, horrek guztiak duen eragina ahaztu gabe. Gainera, aberastasuna handitze horren zati batek EAEko Ogasun Publikoari diru-sarrera gehigarriak eragin dizkio: 89 milioi euro BEZean, Sozietate Zergan eta PFEZn.

Baina, horrez gain, Bilboko Portua estrategikoa da beste enpresa-sektore batzuetarako, nazioarteko merkatuetan sartzeko bide lehiakorra eskaintzen baitie.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!