Bilboko Portuko Logotipoa

Merkataritza elektronikoa

Bilboko Portu Agintaritzak (BPAk) hamar urte baino gehiago daramatza informazio-teknologien arloan irtenbideak garatzen, portuko lehiakortasuna hobetzeko oinarrizko helburuarekin, zerbitzu multzoen eskaintza optimizatu dadin.

Garapen horretan, hasiera batean, Datuen Trukaketa Elektronikoa egiteko Sistema (EDI) sortu bazen ere, Interneti eta hori eusten duen teknologiari esker osatzen joan zen, e-puertobilbaoren ekimenez. Merkataritza elektronikoaren plataforma horrek Bilbaoko itsas- eta portu-sektorea osatzen duten enpresekin lan egiten du. Hona hemen 'e-puertobilbao' plataformaren helburuak:

  • Bilboko Portua handitzeko prozesua indartzea, merkatuan duen lekua hobetzeko azpiegitura eta zerbitzu telematikoak ezarriz.
  • Portuko eragileekin adostasun batera iristea, “e-puertobilbao” Bilbaoko itsaso eta portu inguruan erreferentzia plataforma izan dadin.
  • Portuko logistikan nahiz sektoreko eragileen arteko harremanetan Informazio Teknologiak sartzeak dakarren teknologia eta kultura aldaketa bultzatzea.
  • Jarduera Kateko prozesuak optimizatzea eta horiei laguntza ematea, Informazio Teknologietan oinarria duten zerbitzu telematikoen bidez.

Helburu horiek portu inguruko enpresen beharretatik inolaz ere aldendu ez zitezen, Prozedurak Elkartzeko Taldea (GAP Bilbao) sortu zen. Talde horretan portuko jarduera logistikoan lan egiten duten eragile pribatu eta erakunde publiko garrantzitsuenek parte hartzen dute. Sektorearen beharrei erantzun ahal izateko, erabakiak hartu eta proiektua bideratzen dituen erakunde aholku-emailea da.

'e-puertobilbao' plataformak itsasoko eta portuko dokumentuak trukatzeko prozesua sistemara lotura bakarra ezarriz abian jarri nahi du, enpresa bakoitzak aukera izan dezan gainontzeko portuko eragileekin behar bezala komunikatzeko. Gainera, dokumentuen trukaketa elektronikoa EDIFACT eta XML bezalako nazioarteko estandarretan oinarritzen da.

2003ko abenduaren 1etik martxan dagoen sistemak zerbitzuak kudeatzen ditu, itsasontziak sartu eta ateratzen direnean, salgai arriskutsuak mugitzen direnean eta zamalanak egiten direnean. Transakzio horietan parte hartzen duten portuko Eragile guztiek sistema hori darabiltenez, gaur egun harreman guztiak elektronika bidez egiten dira, hau da, paperik gabe.

Hurrengo urteetako erronka plataforman transakzio eta enpresa gehiago sartzea da, portuko inguru logistikoarekin zerikusia duen informazio trukaketa oro 'e-puertobilbao' bidez egin dadin, modu errazean, estandarrean eta ziurrean.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!