Saltar a los contenidos

Banaketa-eremu zabala

Hinterland

Hinterland

Bilboko Portua ezaugarri askoko zentralitatea da, Bilboko hiriaren sorrera eta garapena portuaren beraren ondorioa izan direlako neurri handi batean, Bilbo Espainiako iparraldeko erreferentziazko metropolia delako, eta, azkenik, portua Bizkaiko golkoaren erdigune geografikoan dagoelako, itsas bideen eta errepideen elkargune batean, Iberiar penintsularen eta europar kontinentearen artean.

Bilboko Portuak distantzia berera ditu Bordele (341 kilometro) eta Madril (396 kilometro), eta hurbileko hinterland bat du jarduera-eremu gisa, bi hirik mugatua: Tolosa (456 kilometrora), Europako industria aeroespazialaren egoitza, eta Zaragoza (304 kilometrora), plataforma logistiko eta industrial garrantzitsua eta Ebroren korridorearen kapitala, Bilbo eta Bartzelona elkartu eta Madrileraino luzatzen den korridorearena.

Hinterland eskualde horrek —Kantauri itsasoko ertz osoa hartzen du eta Iberiar goi-lautadaraino barneratzen da— dinamismo ekonomiko handia du, eta, kasu batzuetan, % 50etik gorako BPG-hazkundea du, eta inoiz ez % 43tik beherakoa. Hinterland horretan iaz egindako esportazioak 16,7 milioi tonakoak izan ziren, eta inportazioak, 31 milioi tonakoak.

Bilboko portuaren hinterland hedatua, EBren arabera, Portugalgo iparraldetik Bartzelonaraino hedatzen da. Bartzelonak 284.942 milioi euroko BPGa du, eta % 3,76ko hazkunde-tasa. Horri Portugalgo zatiaren datuak gehitu behar zaizkio —biztanleria 3.667.813 lagunekoa da gutxi gorabehera, eta BPGa 27.945 milioi eurokoa-, bai eta Akitaniako frantziar lurraldeetako datuak ere (21.658 milioi euroko BPGa) eta Midi-Pyrénées eskualdekoak (52.000 milioi euro).

Hinterlandean, 25 milioi lagun bizi dira, kultura-dinamismoagatik eta bizitza-kalitateagatik nabarmentzen den eskualde batean.