Saltar a los contenidos

Hub Portua

Ozeanoz haraindiko merkatuak

Itsasontzia portuan amarratuta

Itsasontzia portuan amarratuta

Edukiontzien itsas zirkulazioaren hazkunde ikusgarria dela eta —urtean % 9 dela kalkulatu da; % 15, Europa eta Asia lotzen dituzten lineetan—, terminalen fisionomia asko ari da aldatzen, bolumen handiagoak errazago erabiltzeko eta edukiontziak garraiatzen dituzten ontzi berrien beharrei hobeto erantzuteko (2015ean 12.000 TEU-ra irits daitekeela kalkulatu da).

Testuinguru horretan, Bilboko Portua gora ari da distantzia luzeko joan-etorrietan, bere azpiegiturek merkaturatzeko mailarik onena dutelako eta Ekialde Urrunerako itsasoko garraioa hazten ari delako.

Horretarako, azken belaunaldiko edukiontzi-instalazioak ditu, 20 metro baino gehiagoko sakonera naturalekoak, eta distantzia laburreko zerbitzu-sare handia Europako portu nagusienetara.

Horrek guztiak, Amerikarekin eta Asiako merkatuekin —batez ere, Txina eta Indiarekin— lan egiten duten ozeanoz haraindiko ontzietarako lehen mailako logistika bermatzen du.


Ampliar imagen