2011n, beste mugarri garrantzitsu bat jarri dugu Bilboko portura iristen den gurutzaontzi-kopuruari dagokionez. Lehen aldiz iritsi gara 53 eskalara; 2010ean, berriz, 33 izan ziren. Ontzi horietatik zortzirentzat, lehen aldia zen Bilboko portuan eskala egiten zutena. Gurutzaontzietako bidaiari-kopurua 77.345 izan da guztira; % 78ko hazkundea, 2010arekin alderatuz.
Puente Bizkaia eta itsas bidaiaren terminala
Bestalde, Bilbo hasierako eta amaierako portua izan da enpresa hauek eskaintzen dituzten ibilbideetan: MSC Cruceros (hamar eskala), Iberocruceros (bi eskala), Pullmantur (bi eskala) eta Cunard (eskala bat). Hala, terminalean ontziratzeko eta lehorreratzeko jarduerak % 108 handitu dira.
Zirkulazioa asko handitu denez, Bilboko Portuko Agintaritzak gurutzaontzien beste terminal bat eraikitzeari ekingo dio 2012an. Horri esker, hirugarren atrakalekua izango dugu.
Gurutzaontzien bidaiariei ematen zaien zerbitzua hobetzeko, Bilboko Portuko Agintaritzak itsas geltoki berria eraiki du, eta irailaren 2010 hasieratik dago martxan. Eraikinak zenbait zona bereizi ditu: maletak uztekoa, ekipajea jasotzekoa, itxarongela, erregistratzekoa, zerbitzuena eta turismo-bulegoa. Guztira, 1,9 milioi inguruko inbertsio bat egin da.
2012an, hiru konpainiak Bilboko portua erabiliko dute berriro ere bidaiariak ontziratzeko eta lehorreratzeko. Hain zuzen, MSC Cruceros-ek MSC Ópera ontziarentzat erabiliko du (zortzi geldialdi); Iberocruceros-ek, Grand Mistral ontziarentzat (bi geldialdi); eta Pullmantur-ek Empress ontziarentzat (bi geldialdi).

Irailaren 1ean abiatuta, ibilbide hau egingo du: Bilbo, Brujas, Ijmuiden (Amsterdam), Le Havre (Paris), Dover (Londres) eta, berriro, Bilbo.
Irailaren 8an abiatuta, bost eguneko ibilbidea egingo du: Bilbo, Lisboa, Tanger eta Málaga.

Uztailaren 7an, 15ean, 23an eta 31n eta abuztuaren 8an, 16an eta 24an abiatuko da Bilbotik, eta Bilbora itzuliko da atzera, bederatzi eguneko ibilbidean hiri hauetan geldialdiak egin eta gero: Arroxela (Frantzia), Southampton (Erresuma Batua), Ijmuiden (Amsterdam), St. Peter Port (Erresuma Batua) eta Coruña.
Irailaren 1ean Bilbotik abiatu, eta, zortzi eguneko ibilbidean, hiri hauetan geratuko da: Arroxela (Frantzia), Southampton (Erresuma Batua), Ijmuiden (Amsterdam), Cherburgo (Frantzia) eta Vigo.

Maiatzaren 5ean abiatu, eta ibilbide hau egingo du zortzi egunean: Bilbo, Cherburgo (Frantzia), Tilbury (Erresuma Batua), Ijmuiden (Amsterdam), Hanburgo (Alemania) eta Kopenhage (Danimarka)
Irailaren 22an Bilbotik abiatu, eta zazpi gaueko ibilbidea egingo du, hiri hauetan geratuz: Coruña, Lisboa, Casablanca, Gibraltar, Almería eta Valentzia.