Itsasontziak portuan
Europa Atlantikoko eremuak xurgatzen du Bilboko portuko salgaien joan-etorrien erdia.
Entrega-denbora onenak eta lurreko aukera ordezkatzeko kostu lehiakorrenak bermatzen ditu Bilboko Portuak, oso kokaleku estrategikoa eta komunikazio-sare ezin hobea baititu, eta astean ia 50 SSS-zerbitzu eskaintzen. Horretaz gain, aduana- eta administrazio-tratamendu espezifikoa eta erraza ere bermatzen ditu.
Shortsea shipping (SSS) deritzo Europako Batasuneko kai batetik bestera salgaiak eta bidaiariak garraiatzeari, bai eta kai horietatik Mediterraneo itsasoko, Itsaso Beltzeko eta Baltikoko herrialdeetara, Norvegiara eta Islandiara salgaiak eta bidaiariak garraiatzeari ere, eta alderantziz.
Europako Batzordeak SSS-aren aldeko apustu irmoa egin du, garraio-sistema iraunkorragoa lortzeko..