Bilboko Portuko Logotipoa

Itsasoko autobideak edo Motorways of te he Sea (MOS)

Itsasoko autobideak, bideragarritasuna, errentagarritasuna eta entrega-epeak bezalako alderdiak aintzat hartzen baditugu, bi portu lotzen dituen ibilbiderik onenak dira, errepidez egiten diren ibilbideen aldean. Europar Batasunaren araudiak eta borondate politikoak bultzatuta sortu ziren, errepideetako trafikoa etengabe hazten ari zenez, ingurumenarentzat jasangarriagoak ziren alternatibak bilatzeko premia baitzegoen,. eta errepideetako garraiolarientzat Europako bidesariak garestiegi baitziren.

Gaur egun, batasuneko politikaren barruan, Shortsea shipping lineak bultzatzea lehentasunen artean dago. INTERREG III programak Europan nabigazio linea berriak sortzeko eta zaharrak laguntzeko ahalegina egitea du helburu. Espainian, Atlantiar itsasoaren ertzean dauden portuen artean, Bilboko Portuak kokapen ezin hobea du, itsasoko autobide baten abiapuntu nahiz helmuga gisa Atlantiar Europan. Eremu horrek hartzen du Bilboko Portuan izaten den itsasoko trafikoaren erdia.

Emaitza hori da Eusko Jaurlaritzak zuzenduta, INTERREG III programaren barruan egin zen ikerketan ateratako ondorioek adierazten dutena. Ikerketak Europako Arkuan itsasoko autobideak sustatzea du helburu eta mota horretako trafikoaren bideragarritasuna zehatz-mehatz aztertu du. Ateratako ondorioen arabera, Bilboko Portuaren eta Brujas eta Dunkerqueko portuen artean dauden ibilbideek Europak itsasoko autobideen maila zehazteko ezarritako kalitate baldintzak betetzen dituzte.

Bi aukera horiek bideragarriak dira. Bi ibilbideetan, kasu batzuetan, entrega-epeak errepideko garraioan izaten direnekin alderatu daitezke. Gainera, garraiolariek %12 eta %25 artean aurrezten dute. Sakatu Brujas edo Dunkerque loturetan, aipatutako itsasoko autobideetako abantaila lehiakorrak zein diren jakiteko.

Estatistiken arabera, itsasoko autobide hauek martxan jarrita, ibilgailuen trafikoa murriztu eta astean 900 kamioi gutxiago pasako lirateke Biriatuko igarobidetik. Hasierako helburuak beteko lirateke, beraz: Europako errepideetan trafikoa murriztea eta, ondorioz, ingurumenari kalte txikiagoa egitea. Hori guztia, kostu txikiagoekin gainera.

Ikerketak Espainia, Portugal, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Benelux arteko, zehazki 27 portutako salgaien trafikoa hartu du kontuan. Errentagarritasunaren ikuspegitik, ikerketa-eremuak gurpilen bidez egiten den zamalanean jarri du arreta berezia (Ro-ro). Jatorrizko eta helmugako portuan bertako enpresek garraiatzen dituzte salgaiak buru traktoreak erabiliz.

Itsasoko autobide baten bideragarritasuna kokapen geografikoarekin, portuaren ezaugarri bereziekin nahiz merkatuaren eskakizunekin zerikusia duten faktoreen baitan dago. Ikerketaren arabera, itsasoko ibilbide bideragarrienek 450 mila baino gehiago dituzte, urtean 15.000 plataforma inguru dituzte eta portuaren eta Europa barneko autobide eta tren sareen artean lotura bikaina dute.

Horrez gain, terminalek honako ezaugarri hauek izan behar dituzte: kaiek 250 metroko atrakaleku lerroa, 8 metro baino sakonera handiagoa, galtzada bikoitzeko ro-ro arrapala bat, portainer garabiak, aduanekin arazorik sortzen ez duen administrazio-sistema, eta astean gutxienez bi irteera egingo direla ziurtatu behar dute. Bilboko Portuak ezaugarri hauek guztiak ditu.

25 metroko sakonera du eta A3 kaia amaitzean, 900 metro luzerako kaia izango du. Portutik garraiorako tren eta errepide sareetara erraz irits daiteke, horiek etengabe hobetzen ari dira gainera. Bilbaok erraz gainditzen du, beraz, Europako azterketa. Horri e-puertobilbao plataforma elektronikoa erantsi behar zaio, alderdi guztiak elkarren artean arin eta zuzenean komunikatzeko aukera ematen duen informatika sistema integratua, hain zuzen. Entregak epe barruan egiteko hinterland egokiena portuaren ingurutik 300 kilometroren barruan sartzen den eragin-gunea da, hau da, Arabak, Asturiasek, Bizkaiak, Burgosek, Kantabriak, Gipuzkoak, Errioxak, Nafarroak, Palentziak, Soriak, Valladolidek eta Zaragozak osatzen dutena.

Bi aukerak guztiz bideragarriak badira ere, operadoreek Bilbao – Brujas ardatzaren alde egiten dute gehienetan. Horren adierazgarri da Bilboko Portuan ibilbide horretan lan egiten duten 17 linea egotea. Ibilbide horretako entrega-epeak errepideko garraioan izaten direnak bezain onak dira. Gainera, garraiolariek %12 eta %25 artean aurrezten dute. Estatistiken arabera, itsasoko autobide hau martxan jarrita bakarrik, ibilgailuen trafikoa murriztu eta astean 900 kamioi gutxiago pasako lirateke Biriatuko igarobidetik. Hasierako helburuak beteko lirateke, beraz: Europako errepideetan trafikoa murriztea eta, ondorioz, ingurumenari kalte txikiagoa egitea. Hori guztia, kostu txikiagoekin gainera.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!