Bilboko Portuko Logotipoa

Ro Ro

Kokapen pribilegiatuari eta eraginkortasun bikainari esker– eguneko 24 ordutan, urteko 365 egunetan –, Bilbaoko Portuak nazioarteko merkatu garrantzitsuenekin egiten du lotura, Europa iparraldekoekin eta Ameriketakoekin batez ere.

Industrian tradizio handia duen eremu batean dagoenez eta joan-etorri asko sortzeko gai denez, portuak eskaintzen dituen 200 itsasoko zerbitzu baino gehiagok munduko 500 porturekin lotzen dute. Itsasoko trafiko hauen erdia baino gehiago distantzia laburrekoak dira.

Gaur egun, gurpil bidezko zamalanen (Ro-Ro zamalanen) eskaintza hobetzeko inbertsioak Shortsea shipping-aren eskaerari erantzuteko egin dira, garraio mota horrek errepideko garraioaren aldean entrega-epe lehiakorrak eskatzen baititu. Bilboko Portuak honako lehen mailako instalazioak ditu: komunikazio-sare zabala, Ro-Ro instalazio espezifikoak, eraiki berri den A3 kaia eta hainbat zerbitzu eta laguntza instalazio (kamioien aparkalekua, estalitako biltegiak). Horiei esker Espainian, Atlantiar itsaso aurrealdeko aukerarik modernoena eta lehiakorrena da.

Ro-Ro sistema eskaintzen duten kaien ezaugarriak

  Zorrotza Bizkaiko Ekialdea> Bizkaiko Ekialdea 2 A3
Sakonera 10-14 m. 12 m. 7 m. 21 m.
Atrakaleku linea Ez du mugarik 180 m. 186 m. 900
Azalera (m²) 57.000 33.300 10.625 270.000
Estalitako biltegiak (m²) 19.310 22.280 - -
Ekipamendua 1 ro-ro arrapala 1 ro-ro arrapala 1 ro-ro arrapala 2 ro-roarrapala

Hor lan egiten duten enpresak

ENPRESA DESTIN HELMUG MAIZTASUN ERAGILEA
Finnlines Amsterdam, Antwerp, Helsinkim Kotka, Kemi, St. Peterburg, Gdynia 2 irteera astean Consiganciones Toro y Betolaza S.A.
consiganciones@torobe.com
Transfennica Iberia Zeebruge 3 irteera astean Transfennica Iberia S.L.
bilbao@transfennica.com
Grimaldi Casablanca, Dakar, Banjul, Conakry, Freetown, Monrovia, Abidjan, Lome, Lagos, Douala, Libreville, Pointe Noire, Luanda, Río de Janeiro, Santos, Salvador de Bahía, Paranagua, Vitoria, Montevideo, Buenos Aires 10 egunez behin Agencia Marítima Condeminas Norte S.A.
linearegular.bio@amcondeminas.com
P&O Ferries Portsmouth 3 irteera astean Vapores Suardiaz Norte S.L
bio.lin@suardiaz.com

Gainerako zerbitzuak

  • 386 kamioientzako aparkalekua, horietatik 10 hozkailuentzat. Erosotasun guztiak ditu: atsedenlekua, jatetxea eta erregaiak merkatuan baino prezio merkeagoetan, Aparkabisak kudeatuta.
  • A-8 eta A-68 autobideetatik portura zuzenean sartzeko aukera.
  • Tren-lotura.

Orain, portuko zerbitzuak etengabe hobetzeko bidean, gordetegi eta biltegi gisa erabiltzeko eremu bat egiten ari dira, kamioien aparkalekuaren, tren-geltokiaren eta A3 kaiaren ondoan.

Ekintza filosofia horren barruan, azken urteetatik hona Bilboko Portuak Shortsea shipping-a eta itsasoko autopistak lantzen dituzten Europako programetan parte hartzen du (Marco Polo, INTERREG II eta III eta Europa barneko Garraio Sareak). Proiektu horien helburua zerbitzu berrien bideragarritasuna aztertzea da batetik eta, bestetik, horiek finantzatzeko mekanismoak bilatzea.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!