
Bilboko Biltegi Irekiko Partzuergoa zerbitzu publikoa eskaintzen duen erakundea da eta nazioarteko merkataritza bultzatzeko sortu zen 1919an, irabazi asmorik gabe. Bilbaoko Merkataritza Ganberak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbaoko Portu Agintaritzak parte hartzen dut bertan.
Ez du axola salgaia nondik datorren, nolakoa den, zenbatekoa den edo nora doan, Bilbaoko biltegi irekian salgaiak nahi beste egon daitezke. London Metal Exchange erakundeak burdinarik gabeko (aluminioa, eztainua, zinka, kobrea eta nikela) metalak biltegiratzeko baimena eman dio biltegiari. Edari alkoholdunak eta tabakoak biltegiratzeko, manipulatzeko eta zigilatzeko biltegi fiskal gisa ere erabil daiteke. Gutxi barru, British Retail Consortium erakunde ingelesak biltegi baimendua kalifikazioa emango dio.
Instalazioak eta bulego nagusiak Santurtziko Victoria Erregina Kaian daude. 30.000 m²-ko azalera hartzen dute eta makina laguntzaile sofistikatuak dituzten balio anitzeko 11 biltegi modernotan banatuta daude.
Instalazio horietatik urtero igarotzen diren bostehun tonetatik, honako hauek nabarmentzen dira, garrantziaren arabera; burdina, elikagaiak, olio jangarriak eta industrialak, kobrezko kontzentratuak eta zura.