Bilboko Portuko Logotipoa

Lotura intermodalak

Garraio sare eraginkor bat ezinbestekoa da, intermodalitatearen alde egiten duen portu batek behar bezala lan egin dezan. Trafikoa arina izateko, trenez eta errepidez lotura egokiak egotea behar-beharrezkoak da, shortsea shipping-aren kasuan bereziki. Horrek, errepideko trafikoaren aldean, salgaiak azkarrago jasotzeko aukera ematen du.

Bilbao Espainian trenbidea gehien erabiltzen duen portua da, salgaiak sartzeko nahiz irteteko orduan. Zama lehorraren %9ak trena erabiltzen du instalazioetara sartzeko edo horietatik ateratzeko. Kopuru hori %18ra igotzen da kontainerren kasuan, eta Bilbao-salgaietatik 64 irteera eta sarrera egiten dira astero, Bilbao Madrilekin, Bartzelonarekin, Valentziarekin, Valladolidekin eta Sevillarekin lotzen dutenak.

Bilboko Portuko kai guztietara errepidez nahiz trenez iritsi daiteke, eta guztiek lotuta dute autopista eta autobideen sare nazionalarekin. Garraio sare horri esker, Portuak loturak ditu Azuqueca de Henaresko (Guadalajara) Portu Lehorrarekin, Madrileko Portu Lehorreko gune logistikoarekin eta Burgosen Portu Lehor bat ezartzeko elkarte sustatzailearekin. Horrez gain, portuko instalazioetan Sustapen Ministerioak egindako TECO terminal bat eta trenak osatzeko gune bat daude.

Erakunde horrekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, eta bide horretan aurrera egiteko, Bilboko Portuak hartutako neurriek bost urteko epean errepideko trafikoa arinduko dutela espero da. Neurri horiei esker, portua lehiakorragoa bilakatu da eta errazago iritsi daiteke bertara.

Portuko sarbideak hobetu

2005ean urrats garrantzitsuak eman ziren sarbideak hobetzeko. Sustapen Ministerioak urte horretako otsailean Serantesko Tunelean zehar portura trenez iristeko bide berriak egiteko lanak hasi zituen. Tunel hau beste lan handiago batekin lotzea espero da, salgaien hegoaldeko irteerarekin, hain zuzen ere. Horrela, bide luze batean, karga daraman trenak eta Basaurira doan bidaiarien C2 lineak bat egitea eragotziko da.

Hona hemen Aldundiak hartutako beste neurri bat: Metropoliko Hegoaldeko Irteeran, hots, Supersur izenarekin ezagunagoa den A-8 Autopistaren (Bilbao-Behobia) ordezko autobidean, ordainleku aldakor bat ezartzea. Autopista hori 2011. urtean irekitzea espero da eta horri esker egunero A-8 autopistan ibiltzen diren kamioiak bideratuko dira. Ordainleku horrekin, Frantzian eta Alemanian gertatzen den bezala, joan-etorri luzeak eta bidenabarrekoak bultzatu nahi dira.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!